Getariako Guraso Elkarteak ‘Zahartzaroari omenaldia’ antolatu du ekainaren 3rako, eta orduan egingo duten bazkarira joateko izena eman daiteke dagoeneko; maiatzaren 25a baino lehen, Euskadiko Kutxan edo Kutxan elkarteak duen kontuan hamabi euro ordaindu beharko dute. Bazkaria Zumaiako Marina Berrin egingo dute.