
Orioko sanikolasetako Dantzari Txikien Txapelketako partaideetako bi (Argazkilaria: Onintza Lete Arrieta)
Maiatzaren 26an, Euskal Jai Egunean ospatuko da Trikitilari Gazteen Getariako XIII. Txapelketa. Ekimena 17:30ean izango da Getariako plazan, eta 18 urte arteko gazteek hartu ahal izango dute parte bertan (18 urte dituztenak barne). Izena emateko epea maiatzaren 16an amaituko da. Deialdia irekia denez, bikote asko apuntatuko balira txapelketaren aurretik kanporaketa bat egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Txapelketan parte hartzeko Oinarriak hemen ikus daitezke. Bestela, Getariako udaletxean eskura daitezke, edo 943-896024 telefono zenbakira deituta.