Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hazparneko danborradak 20. urteurrena ospatuko du ekainaren 24an. Urtemuga berezia dela eta, Hazparnekoek Azpeitiari festa antolatzeko laguntza eskatu dio. Bi herriak senidetuta daude.
Beraz, egun horretan Azpeititik danbor talde batek bertako ospakizunetan parte har dezan nahi dute. Azpeititik Hazparnera danborra jotzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute udaletxeko festetako bulegoan, edota hango 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta. Udaleko Festa Batzordeko ordezkarien arabera, danbor taldea osatzeko 30-40 herritarren partaidetza nahikoa izango da; 15-20 upel eta beste horrenbeste danbor behar dira.
Lotura sendotzeko aukera
Hazparneko danborradaren urtemugan parte hartzea «bi herrien arteko harremana sendotzen joateko aukera aparta» dela uste du Mikel Ibarzabalel, udalekofesta batzordeburuak. Hori dela eta, azpeitiarrak Hazparneko festan parte hartzera animatu ditu.