«Ilusioz» jaso du Idoia Etxeberria idazle oñatiarrak XXX. Xabier Lizardi Saria. Epaimahaiak haren Ez dago argi ipuina aukeratu du lehiaketara aurkeztu dituzten 14 lanen artean, «erraz», Jesus Mari Olaizola Txiliku-ren esanetan. Idazlearentzat pozgarria da ipuina herriko ikastetxeetan banatuko dela jakitea: «Nik oso gustura idatzi nuen eta irakurleek ere irribarre batekin irakurriko dutela espero dut». Atzo izan zen sari banaketa, Sanz Enea liburutegian, Liburuaren Egunean. Guztira, Ez dago argi-ren 2.500 ale kaleratuko ditu Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Elkar argitaletxeak ere bilduma baten baitan argitaratuko du
