Bihar dira iristekoak Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra herrira. Herritarrek arratsalde-iluntzean egingo diete ongietorria, Musika Plazan.
Apirilaren 27an atxilotu zituzten Labi eta Zaporra, «terrorismoa goratzea» egotzita. Lekuko anonimo baten «akusazio faltsuan» oinarritu zen Auzitegi Nazionala horretarako. Urtebeteko kartzela zigorra eta sei urteko inhabilitazioa ezarri zien bakoitzari, Gorenak defentsako abokatuen helegitea atzera bota ostean.
Zaporra-k Dueñasen (Palentzia) bete du kartzela zigorra; Labi-k, berriz, La Mansilla de las Mulaseko (Leon) espetxean. Libre geratu badira ere, biek ala biek bost urtez ezingo dute erakunde publikoetan lan egin, inhabilitazio medio.
