Martxoaren 31ean sortu zuten ZAGA Zarauzko Gazte Asanblada berrirako logo lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek zarautzsaretzen@gmail.com helbidera bidali beharko dute logoa. Leloa ZAGArrak berri izango da. Bestalde, asanbladak larunbatero egiten dituztela gogoratu dute, 11:00etan gaztetxean.