Zekorketen inguruko eskaera-jasotzea ekainaren 3an egingo da

Zestoako Hitza 2012ko apirilaren 24a

Zekorketak egiten jarraitu ala ez erabakitzeko, ekainaren 3an eskaera jasotzea erabaki du Udalak. Atzo (astelehena) egin zuten horren berri jakiteko bilera zabala. 20 bat lagunek hartu zuten parte guztira, bertan, eta gaiaren inguruko zehaztasunak eman zituzten bertan. Ruben Alberdi zinegotziak eman zituen azalpen nagusiak, nahiz eta Leire Etxebrria eta Josetxo Mendizabalek ere hitz egin zuten gaiaren inguruan. Boto eskubidea izateko 18 urtetik gorakoa izan beharra dago eta herrian gutxienez urtebete erroldatuta egon beharko da.  Gutxienez, boto eskubidea daukatenen ehuneko 33ak eman beharko duela bozka onargarria izateko jakinarazi zuen Alberdik. “900 boto pasatxo izango lirateke horiek, guztira 2.800 bat pertsonak baitaukate botoa emateko eskubidea”, dio. Eskaera jasotzea egingo da azkenean, eta ez galdeketa, Udalak daukan eskumenagatik. Eskaera jasotzeak arazo gutxiago sortuko lituzkeelakoan, hala egitea erabaki dute. Bertan, zekorketa zer den definitzen da, honako definizioa eman dute: “zezena edo zekorrari banderillak sartzen zaizkion eta ezpatarekin hiltzen den ikuskizuna”. Zestoako Udalak zekorketak antolatzen lagundu ala ez erabakiko da, eta ezezkoa aterako balitz, ez luke plaza utziko festa antolatzeko. Izan ere, Udalak ez dauka eskumenik ekimen hori debekatzeko, baina plaza ez uztekoa bai, beraz, hori erabakiko da ekainaren 3an. Zekorketak antolatzea onartuko balitz galdeketan, “Udalak plazako azpiegitura jarriko lizkio eta babes legala emango dio [...]

Bilerako argazkia

Zekorketak egiten jarraitu ala ez erabakitzeko, ekainaren 3an eskaera jasotzea erabaki du Udalak. Atzo (astelehena) egin zuten horren berri jakiteko bilera zabala. 20 bat lagunek hartu zuten parte guztira, bertan, eta gaiaren inguruko zehaztasunak eman zituzten bertan. Ruben Alberdi zinegotziak eman zituen azalpen nagusiak, nahiz eta Leire Etxebrria eta Josetxo Mendizabalek ere hitz egin zuten gaiaren inguruan. Boto eskubidea izateko 18 urtetik gorakoa izan beharra dago eta herrian gutxienez urtebete erroldatuta egon beharko da.  Gutxienez, boto eskubidea daukatenen ehuneko 33ak eman beharko duela bozka onargarria izateko jakinarazi zuen Alberdik. “900 boto pasatxo izango lirateke horiek, guztira 2.800 bat pertsonak baitaukate botoa emateko eskubidea”, dio.

Eskaera jasotzea egingo da azkenean, eta ez galdeketa, Udalak daukan eskumenagatik. Eskaera jasotzeak arazo gutxiago sortuko lituzkeelakoan, hala egitea erabaki dute. Bertan, zekorketa zer den definitzen da, honako definizioa eman dute: “zezena edo zekorrari banderillak sartzen zaizkion eta ezpatarekin hiltzen den ikuskizuna”. Zestoako Udalak zekorketak antolatzen lagundu ala ez erabakiko da, eta ezezkoa aterako balitz, ez luke plaza utziko festa antolatzeko. Izan ere, Udalak ez dauka eskumenik ekimen hori debekatzeko, baina plaza ez uztekoa bai, beraz, hori erabakiko da ekainaren 3an. Zekorketak antolatzea onartuko balitz galdeketan, “Udalak plazako azpiegitura jarriko lizkio eta babes legala emango dio zekorketak antolatzen dituen taldeari”, azaldu du Alberdik: “Udala saiatuko da diruaren kontrol gehiago eramaten, baina gutxi gora behera, oraingo moduan jarraitzea litzateke, beraz”, gehitu du.

Eskaera jasotzea antolatzeko, Udalak dei egin zien eragile eta norbanako guztiei bertan parte hartzera. Muu herri ekimenekoek parte hartu dute, eta zezenzaleak ere bilera batean parte hartu zutela jaknarazi zuten atzo Udaleko ordezkariek. Hala ere, gehiago ez direla azaldu gehitu zuten. “Errespetatzen dugu parte ez hartzea, baina beraiek ere prozesuan parte hartzea nahi genuen”, azaldu zuen alkateak. Zekorketen alde daudenak botoa ematera joango ez balira, eta boto emaileen kopurua %33ra iritsiko ez balitz, “Udalak erbakiko” lukeela zer egin ere azaldu zuen Alberdik, “boikot” posible baten aurrean, gutxieneko parte hartzearen araua aldatu egingo litzateke, beraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide