Aparkalekua brigadaren gunean jartzea proposatu du PSE-EEk

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko apirilaren 24a

PSE-EEk mugikortasunaren inguruan udal gobernuak hartuko dituen erabakien aurrean alternatibak aurkeztu ditu. Mugikortasun iraunkorra bultzatzea du helburua, eta herrian dauden gabeziak gainditzea, segurtasuna bermatuz. Horretarako, bost helburu finkatu ditu. Horien artean, auto aparkaleakua egun brigada dagoen gunean, San Pelaioko tren geltoki aurrean, kokatzea proposatu dute. PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolaren arabera, aparkalekua Abendañon ezartzea «astakeria» da: «Abendañora iristeko ehunka autok igaro beharko dute herritik, trafikoa areagotuz. Aparkalekuak herriko sarreran egon behar du». Bertatik, autobusak jarriko lituztekete, alde zaharrerako eta hondartzarako gerturatzeko. Inguruan bizikletak alokagai jartzea aproposa litzatekeela gehitu du. 100 bat auto aparkatuko ahalko dira han. Herritarren eredua Bestalde, ikastetxeetarako bide seguruak bermatzea proposatu dute. Gloria Vazquez zinegotziaren arabera, haurrak eskolara eramaterakoan gurasoek espaloi gainean aparkatzen dute, eta horrek bidea oztopatzen die oinez doazen ikasleei, eta istripu arriskua areagotu. Udaltzainek arau hauste horiek zuzen ditzaten proposatu dute, eta horien lana indartzeko, hezitzaileak jarriz ikastetxe sarreretan. Gurasoei zein ikasleei eskuorri informatiboak banatzeko eskatu dute. Zebrabideetako igarobidea segurua izan dadin, espaloietan pibot batzuk jartzea komeni dela dio, guneotan autoak aparkatzea ekidinez. Oinezkoen segurtasuna bermatzeko, haiek lehentasuna duten pasabidetan seinaleak pintatzea proposatu du, baita ikastetxeetan udaltzainek bide heziketa ikastaroak ematea ere. Udalak mugikortasun jasangarria eta herritarren segurtasuna bermatzeko «konpromiso publiko sinesgarria» har dezan eskatu [...]

Aparkalekua brigadaren gunean jartzea proposatu du PSE-EEk (Argazkilaria: Amaia Ventas)

PSE-EEk mugikortasunaren inguruan udal gobernuak hartuko dituen erabakien aurrean alternatibak aurkeztu ditu. Mugikortasun iraunkorra bultzatzea du helburua, eta herrian dauden gabeziak gainditzea, segurtasuna bermatuz. Horretarako, bost
helburu finkatu ditu. Horien artean, auto aparkaleakua egun brigada dagoen gunean, San Pelaioko tren geltoki aurrean, kokatzea proposatu dute. PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolaren arabera, aparkalekua Abendañon ezartzea «astakeria» da: «Abendañora iristeko ehunka autok igaro beharko dute herritik, trafikoa areagotuz. Aparkalekuak herriko sarreran egon behar du». Bertatik, autobusak jarriko lituztekete, alde zaharrerako eta hondartzarako gerturatzeko. Inguruan bizikletak alokagai jartzea aproposa litzatekeela gehitu du. 100 bat auto aparkatuko ahalko dira han.

Herritarren eredua
Bestalde, ikastetxeetarako bide seguruak bermatzea proposatu dute. Gloria Vazquez zinegotziaren arabera, haurrak eskolara eramaterakoan gurasoek espaloi gainean aparkatzen dute, eta horrek bidea oztopatzen die oinez doazen ikasleei, eta istripu arriskua areagotu. Udaltzainek arau hauste horiek zuzen ditzaten proposatu dute, eta horien lana indartzeko, hezitzaileak jarriz ikastetxe sarreretan. Gurasoei zein ikasleei eskuorri informatiboak banatzeko eskatu dute. Zebrabideetako igarobidea segurua izan dadin, espaloietan pibot batzuk jartzea komeni dela dio, guneotan autoak aparkatzea ekidinez.

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko, haiek lehentasuna duten pasabidetan seinaleak pintatzea proposatu du, baita ikastetxeetan udaltzainek bide heziketa ikastaroak ematea ere. Udalak mugikortasun jasangarria eta herritarren segurtasuna bermatzeko «konpromiso publiko sinesgarria» har dezan eskatu du. Elolaren arabera, udal ordezkariek «herritarren eredua» izan behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide