Kafe Torero Kultur Egitasmoaren (www.kafetorero.com) baitan, Leire Bilbao idazleak olerki errezitaldia eskainiko du ostegunean, Zarauzko Euskalduna Tabernan 21:30etan.
Scanner bere bigarren poema liburuko (Susa, 2011) olerkiak irakurriko ditu idazle ondarrutarrak. Bere aurreko poesia liburuarekin alderatuz (Ezkatak, Susa 2006), lan biribilagoa da askoren esanetan honako hau, ausartagoa eta zuzenagoa forman zein edukian, zehatzagoa eta gardenagoa. Nolabait esateko, soiltasunaren aldeko apustua ere egin duela Bilbaok azpimarratu daiteke.
Idazleak kontatzen duenez, izebari hamaikagarren aldiz belauna ikusteko eskanerra egitera lagundu zionean bururatu zitzaion liburuaren izenburua. Eskanerrak irudi bat hartu eta gorde egiten du, edo barrenera begiratu eta ikusitakoa agerian jarri; “idaztean ez al dugu gauza bera egiten?”. Bilbaok ere introspekzio ariketabat egin du, ingurura begira ere jarri da eta sei atal idatzi ditu, bakoitza gai bati buruz. Halere, bada hari bat denak lotzen dituena, identitatea. “Hemengo eta oraingo norbanako batena, batzuetan emakume ahots nabarmenarekin”.
Osteguneko errezitaldirako, Domentx Uzin musikariaren laguntza ere izango du. Emanaldia ohi bezala, erabat debalde izango da.
Informazio gehiago:
www.kafetorero.com
www.susa-literatura.com
