Hondartzako benetako klasikoa

Aritz Mutiozabal 2012ko apirilaren 23a

SASOIAN.INFO. Bartzelonaren eta Real Madrilaren arteko klasikoa txiki geratu zen Zarauzko 68. Hondartzako Futbol Txapelketako finalaren aurrean. Klasikorik bada, bai tradizioz bai erakargarritasunari dagokionez, plaieroak dira, inolako zalantzarik gabe. Eta igandeko jardunaldiak agerian utzi zuen hori: talde finalisten desfilea, gol ugari, penaltiak, zaletuen animoak eta txaloak, irabazleen poza, galtzaileen negarra, futbol… Kirol ekitaldi serioa ez ezik, lagunartean eta familia artean ospatzen eta gozatzeko jaia da. Ezinbesteko hitzordua, alegia. Ligan, Artilan eta Aranola Lei­hoak izan ziren txapeldun; bata zein bestea aise jarri ziren markagailuan aurretik. Kopan, berriz, Txanela eta Kiribil taldeek irabazi zuten. Helduez gain, eskolarteko neska-mutilak ere aritu ziren nor baino nor, garaipena lortzeko borrokan. Guztira, zortzi partida jokatu zituzten, eta bakarra erabaki zen penaltietan, LH 5. mailako mutilena. Bina berdindu ondoren, Salleko AM eta Baloi Lapurrak taldekoek penaltiak bota behar izan zituzten. Emozio handiko bukaera izan zen, eta jendetza gerturatu zen ikustera. Azken jaurtiketan Sallekok kale egin zuen, eta Baloi Lapurrak taldearentzat izan garaipena. Partidak erabakita, sariak banatu zituzten Munoa parean. Txapeldunei eta txapeldunordeei dagokien garaikurra emateaz gain, besteak beste,entrenatzaile, ordezkari eta epaile apaigarrienak saritu zituzten ekitaldian, baita finaleko lehen gol egilea ere. Sari hori Palomitak taldeko Nadia Erostarberentzat izan zen. Sariak banatzen, ZKEko arduradunekin eta Zarauzko Udaleko ordezkariekin [...]

SASOIAN.INFO. Bartzelonaren eta Real Madrilaren arteko klasikoa txiki geratu zen Zarauzko 68. Hondartzako Futbol Txapelketako finalaren aurrean. Klasikorik bada, bai tradizioz bai erakargarritasunari dagokionez, plaieroak dira, inolako zalantzarik gabe. Eta igandeko jardunaldiak agerian utzi zuen hori: talde finalisten desfilea, gol ugari, penaltiak, zaletuen animoak eta txaloak, irabazleen poza, galtzaileen negarra, futbol… Kirol ekitaldi serioa ez ezik, lagunartean eta familia artean ospatzen eta gozatzeko jaia da. Ezinbesteko hitzordua, alegia.

Ligan, Artilan eta Aranola Lei­hoak izan ziren txapeldun; bata zein bestea aise jarri ziren markagailuan aurretik. Kopan, berriz, Txanela eta Kiribil taldeek irabazi zuten. Helduez gain, eskolarteko neska-mutilak ere aritu ziren nor baino nor, garaipena lortzeko borrokan. Guztira, zortzi partida jokatu zituzten, eta bakarra erabaki zen penaltietan, LH 5. mailako mutilena. Bina berdindu ondoren, Salleko AM eta Baloi Lapurrak taldekoek penaltiak bota behar izan zituzten. Emozio handiko bukaera izan zen, eta jendetza gerturatu zen ikustera. Azken jaurtiketan Sallekok kale egin zuen, eta Baloi Lapurrak taldearentzat izan garaipena.

Partidak erabakita, sariak banatu zituzten Munoa parean. Txapeldunei eta txapeldunordeei dagokien garaikurra emateaz gain, besteak beste,entrenatzaile, ordezkari eta epaile apaigarrienak saritu zituzten ekitaldian, baita finaleko lehen gol egilea ere. Sari hori Palomitak taldeko Nadia Erostarberentzat izan zen. Sariak banatzen, ZKEko arduradunekin eta Zarauzko Udaleko ordezkariekin batera, Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente Juan Luis Larrea eta Estanis Argote, Imanol Alguazil, Mikel Lasa eta Bittor Alkiza futbol jokalari ohiak aritu ziren.

 

95763 95741 95746-1 95749 95750 95752 95757 95764 95766 95768

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide