Olagarro zopa usaina santelmoekin jarraitzeko

Aritz Mutiozabal 2012ko apirilaren 21a

http://youtu.be/kxBo4xp-Wf4 Santelmoen bigarren asteburua abian da. Atzo gauean heldu zioten herritarrek berriro jai giroari, bertso jaialdiarekin eta bertsio gauarekin. Gaur eguerdian, berriz, ohiko olagarro zopa lehiaketa egin dute, Beheko plazan, Torreberriko arkupetan. Guztira, herriko 12 elkarte gastronomikok hartu dute parte. Ekitaldiari Elustondo anai-arrebek jarri diote doinua, trikiti piezakin. Bien bitartean, Ondartxo plazan haur jolasak antolatu ditu Itxas-Gain elkarteak, eta Beheko Plaza eta Zornotzako abesbatzak kalez kale aritu dira kantuan, hamaiketakoa egin ondoren. Hemen lasterrera herri bazkaria izango da txosna gunean, eta bazkalostean kantu saioa. Arratsaldetik, gaztetxoentzako diskoteka, Zumai txarangaren kalejira eta kontzertua izango dira. 22:00etan hasita, Ze Esatek!, Lauroba eta Egurra Ta Kitto taldeen emanaldiaz gozatuko dute txosnetan. Kofradian, berriz, DJon-ekin disko festa izango da. Biharko egunak emango dio amaiera aurtengo santelmoei, gauerdian bandera jaisten dutenean. Baina, ordura arte, jai giroak ez du amore emango, nahiz eta tarteka euri zaparrada egiten duen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide