Esne makina abian jarri dute, eta interes handia piztu du herritarrengan

Aritz Mutiozabal 2012ko apirilaren 21a

Herritarren eta esne ekoizleen zuzeneko harremana bermatze aldera, Etxetxo baserrikoek esne makina jarri dute Eroski saltoki handiaren aldamenean; aparkalekuaren sarreran dago gailua, Hegoalde kalean. Duela orduerdi jarri dute erabilgarri, eta lehen o...

Herritarren eta esne ekoizleen zuzeneko harremana bermatze aldera, Etxetxo baserrikoek esne makina jarri dute Eroski saltoki handiaren aldamenean; aparkalekuaren sarreran dago gailua, Hegoalde kalean. Duela orduerdi jarri dute erabilgarri, eta lehen ordurako herritar ugari gerturatu da, nola funtzionatzen duen ezagutzera, baina baita esnea erostera ere. Gaur, estreinako eguna izanda, Etxetxo baserriko lagunak bertan izango dira 12:00ak arte, esnea jasotzeko kristalezko eta plastikozko botilak doan banatzen eta erosleei makinatik esnea nola erosi azaltzen. Beraz, aurrerantzean zarauztarrek eguneko eta bertako esnea erosteko aukera izango dute bertatik bertara; euro batekin litro bat eta 50 zentimorekin litro erdia, hain zuzen ere.

IMG_0058 IMG_0056 IMG_0059 IMG_0062 IMG_0064 IMG_0067 IMG_0068

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide