Getariako Udalak 2012ko behin betiko aurrekontuen aurkezpen publikoa egingo du datorren ostegunean, apirilak 26, udaletxeko pleno aretoan. Bertan, behin behineko aurrekontuetatik egin dituzten aldaketa nagusiak eta behin betikoen puntu nagusiak azalduko ditu udalak. Udalak herritarrei dei egin die aurkezpenera joatea.
Getariako Udalak pasa zen hilean onartu zituen behin betiko aurrekontuak.