Artezaleak taldeak bi argazkilaritza ikastaro berri martxan jarri ditu: oinarrizko ikastaroa eta goi mailakoa. Irakaslea Iñaki Kaperotxipi izango da.
Oinarrizko mailako ikastaroa maiatzak 7, 8, 9, 10, 14 eta 15an izango da, 19.00tik 21.00ra izanik. Gainera, larunbat goizean, hilaren 12an, irteera izango da aire zabalean argazkiak ateratzeko.
Goi mailako ikastaroa, berriz, maiatzaren 17an (arratsaldez), 19 eta 26an (goizez eta arratsaldez) izango da. Informazio gehiago eskuratu eta izena emateko Ebro Etxeara jo beharko da edota 943 83 55 68 telefonora deitu.