Sinergia Zarautzek igoera lortzen ahaleginduko da BUC taldearen aurka

Zarauzko Hitza 2012ko apirilaren 20a

sasoian.info

Espainiako ohorezko B mailara igotzeko fasean murgilduta, Sinergia Zarautzek kanporaketari buelta eman eta mailaz igotzea dute helburu. Joan den asteburuan 30-13ko emaitzaekin galdu zuten Bartzelonan joaneko partida, BUC Barcelona Universi...

sasoian.info

Espainiako ohorezko B mailara igotzeko fasean murgilduta, Sinergia Zarautzek kanporaketari buelta eman eta mailaz igotzea dute helburu. Joan den asteburuan 30-13ko emaitzaekin galdu zuten Bartzelonan joaneko partida, BUC Barcelona Universitari Club taldearen aurka. Printzipioz, lan erraza izango, baina zarauztarrek ez dute itxaropenik galdu, eta igande honetan guztia emango dute itzuleko partidan. Norgehiagoka Astin izango da, 12:00etatik aurrera, eta errugbi taldetik herritar guztiak gonbidatu dituzte, etxekoak animatzera joan daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide