Zekorketen inguruko galdeketaz bilera egingo da astelehenean

Zestoako Hitza 2012ko apirilaren 20a

Datorren astelehenerako (apirilak 23) herritarrekin eta herriko eragileen ordezkariekin zekorketen inguruko galdeketaz bilera egingo du Zestoako Udalak. Batzarra 20:00etan da, Zestoako Kultur Etxean. Zestoako Udalaz gainera herriko beste hainbat eragile eskaera-jasotze kanpaina egiteko lehen urratsak ematen ari dira. Asteleheneko bileran galdeketaz eta eskaera-jasotze kanpainari buruzko “informazio zehatza” emango dute. Leire Etxeberria Zestoako alkateak (Bildu) batzarrerako egindako deiarekin batera azaldu duenez, dagoeneko lau edo bost bilera egin dituzte zekorketen inguruko galdeketaren inguruan, eta galdeketaren nondik norakoak finkatu dituzte. Besteak beste honako kontuak zehaztu dituzte bilera horietan: Nortzuk parte hartu ahal izango duten eskaera-jasotze horretan; eskaera eginez gutxienez zenbatek parte hartu beharko duten; zein egunetan jasoko dituzten eskaerak; zein izango den eskaeraren erredakzio zehatza, hau da, Udalari zehazki zer eskatuko zaion; eta, emaitzak, zekorketen aldekoa nahiz kontrakoa izan, zein ondorio izango lituzkeen. Asteleheneko bilera “garrantzitsua” dela nabarmendu du alkateak, eta horregatik herritarrei eta herriko talde edota eragileetako ordezkaria hara joateko “ahalegin berezia” egiteko eskatu die.

Zekorketa

Iazko zekorketako irudi bat

Datorren astelehenerako (apirilak 23) herritarrekin eta herriko eragileen ordezkariekin zekorketen inguruko galdeketaz bilera egingo du Zestoako Udalak. Batzarra 20:00etan da, Zestoako Kultur Etxean. Zestoako Udalaz gainera herriko beste hainbat eragile eskaera-jasotze kanpaina egiteko lehen urratsak ematen ari dira. Asteleheneko bileran galdeketaz eta eskaera-jasotze kanpainari buruzko “informazio zehatza” emango dute.

Leire Etxeberria Zestoako alkateak (Bildu) batzarrerako egindako deiarekin batera azaldu duenez, dagoeneko lau edo bost bilera egin dituzte zekorketen inguruko galdeketaren inguruan, eta galdeketaren nondik norakoak finkatu dituzte. Besteak beste honako kontuak zehaztu dituzte bilera horietan: Nortzuk parte hartu ahal izango duten eskaera-jasotze horretan; eskaera eginez gutxienez zenbatek parte hartu beharko duten; zein egunetan jasoko dituzten eskaerak; zein izango den eskaeraren erredakzio zehatza, hau da, Udalari zehazki zer eskatuko zaion; eta, emaitzak, zekorketen aldekoa nahiz kontrakoa izan, zein ondorio izango lituzkeen.

Asteleheneko bilera “garrantzitsua” dela nabarmendu du alkateak, eta horregatik herritarrei eta herriko talde edota eragileetako ordezkaria hara joateko “ahalegin berezia” egiteko eskatu die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide