Urtero bezala, ziklomotoreen IAT pasatzera etorriko dira Zarautzera Applus Iteuve Euskadi SA enpresatik maiatzaren 16, 17 eta 18an.
IATa bi gurpiko ziklomotoreei pasako zaie, eta inoiz ez lau gurpilekoei ezta motozikletei ere. Kokalekua betikoa lekuan izango da, Astiko aparkalekuan, autopistaren zubi azpian. Honakoa da eraman beharreko dokumentazioa: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, zirkulazio baimena eta asegurua. Kostua 25,45 eurokoa da. Orduan hartu behar da lehenago, eta horretarako, horretarako udaltzaingora gerturatu daiteke apirilaren 23tik aurrera.