Herrizaingo sailak Txuriren aldeko elkartasun ekitaldia debekatu du

Zarauzko Hitza 2012ko apirilaren 20a

Jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak larunbaterako Zarauzko Herrirak Musika Plazan antolatu duen elkartasun ekitaldia debekatu du. Hala ere, Zarauzko Herrirak zarauztar orori “salbuespen neurrien amaiera eskatu eta preso pol...

Jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak larunbaterako Zarauzko Herrirak Musika Plazan antolatu duen elkartasun ekitaldia debekatu du. Hala ere, Zarauzko Herrirak zarauztar orori “salbuespen neurrien amaiera eskatu eta preso politikoen eskubideen aldeko lanean jarraitzeko” dei egin die herritarrei, eta horren harira, manifestazioa antolatu du biharko.  19:30ean izango da, Udaletxe plazatik abiatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide