Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Unitateko agenteek
Azpeitiko zabortegian aurkitutako hilotza identifikatu dute. Gorpua 31 urteko "eskale" bati dagokiola adierazi dute, gizonezkoa eta aljeriar jatorrikoa. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikertzen jarraitzen du, baina oraindik ezin izan du zehaztu heriotza istripuz ala indarkeriaz izan zen.