Apirilaren 26an, Alos Quartet soka taldearen kontzertu pedagogikoa izango da Orioko Kultur Etxean, 17:30ean. Xabier Zeberio –biolina–, Francisco Herrero –biolina–, Lorena Nuñez –biola– eta Pello Ramirezek –biolontxeloa– osatzen dute taldea eta sokazko musika tresnen soinuei buruzko azalpenak eman ondoren, tresna horien historian barrena musika ibilaldia egingo dute musikariek eta entzuleek: Antzinarotik egungo garaietara Errenazimendutik pasatuta.
Kontzertu pedagogikoan hari igurtzizko instrumentuei buruz hitz egingo dute. Honelako instrumentuetan soinua nola sortzen den azalduz eta zenbait soinuren emisioa erakutsiz –arrunta, sordinarekin, sul ponticello, sul tasto, pizzicato...
Azalpen horien ondoren, familia horretako instrumentuen historian murgilduko dira. Antzinakoak –arrabita, fidula, lira, nyckelharpa...–. Errenazimenduan,
berriz, bi familia garrantzitsu agertu zirela esango dute: viola da gambak eta
biolinak eta kontzertu pedagogikoan, hain zuzen ere, azken horri erreparatuko
diote bereziki. Batetik, familiako kideak aurkeztuz –biolina,
biola, biolontxeloa, kontrabaxua–, eta bestetik, instrumentuaren atalak,
hauek eraikitzeko zein material erabiltzen diren eta beraien eboluzio
organologikoa zein izan den.
Azkenik, instrumentuei elektrizitatea nola erantsi zaien komentatuko eta erakutsiko dute.
Alos Quartet musika klasiko zein modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariz osatua dago. Ospe handiko orkestrekin lan egiteaz gain, laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira, eta musikari ezagunekin aritu dira, hala nola: Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Mikel Markez, Oskorri, Kepa Junkera, Bide Ertzean, Ken Zazpi, Niko Etxart, Rafa Rueda
Alos Quarteten errepertorioa honakoa da:
- Ragtime - S. Dobrogosz
- Pizzicato Polka - J. Strauss
- Sempr`a Virgem groriosa - Cantiga Sta. María
- 5. zenbakia dantza hungariarra - J. Brahms
- Ilargia - Ken-7