Bilduren gutuna, Gurekin Jaiko kidearen epaiketaren inguruan

Zarauzko Hitza 2012ko apirilaren 19a

“Gurekin Jaiko kide eta Udal honetako lankide bat epaituko dute bihar Auzitegi Nazionalean. Azken San Pelaioetan txosnaguneko arduraduna izatea da bere delitua. Preso politikoen sakabanaketaren aurkako pankarta bat zegoela-eta, terrorismoaren gor...

“Gurekin Jaiko kide eta Udal honetako lankide bat epaituko dute bihar Auzitegi Nazionalean. Azken San Pelaioetan txosnaguneko arduraduna izatea da bere delitua. Preso politikoen sakabanaketaren aurkako pankarta bat zegoela-eta, terrorismoaren gorazarrea deritzotenaren akusaziopean epaituko dute gure lankidea.

Deklaratzera joan behar izan zuenean esan genuen bezala, Zarauzko Bilduren iritziz, onartezina ez ezik, ulertezina da, herri honetan bake urratsak ematen diren garaiotan, oraindik, herritarrak, Ertzaintzaren salaketetan oinarrituta, Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan behar izatea, zergatik eta pankarta batean geure senide eta lagunen argazkiak daudelako.

Ulertezina, onartezina eta mingarria zaigu Espainiako justiziak, Euskal Herriko hainbat polizia indar eta alderdi politikoren babesarekin, oraindik garai zaharretako errezetak eta aitzakiak erabiltzea, zarauztarrak jazartzeko.

Auzitegi Nazionalaren inpunitatearekin amaitu behar da. Bildu euskal herritar bakar bat gehiago tribunal arrotzetatik pasa ez dadin ari da lanean. Bakearen unea da.

Ohar hau baliatu nahi dugu, Auzitegi Nazionalean epaituko duten gure lankide eta lagunari geure babesa osoa erakusteaz gainera, epaiketa hau bertan behera utzi behar dela ozen eskatzeko eta Gurekin Jaik herri honen dinamizazioan egindako lana, behingoagatik eta benetan, balorean jartzeko”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide