Iganderako Agiro Mendi Taldeak mendi zeharkaldia antolatu du. Goizeko 07:30ean izango da irteera Gurutzetik. Autobusez, garraio publikoan, Mendarora joan eta handik oinez ibilaldia egingo dute: Mendaro- Gaintxipia- Lizarpe- Otarre- Aittola – Goltzibar – Zestoa. Sei ordu ingurukoa da, eta egunpasa egingo dute. Irteeran parte hartzeko biharko izena eman behar dute Zestoako kiroldegian.
