Getariako Salbatore jaiak antolatzeko batzorde irekia antolatu dute gaurko. Alondegian izango da, 18:30etik aurrera. Herritarrak festen inguruan ideiak eta proposamenak egitera animatu dituzte hala. Jarraian, 20:15ea aldera, Getariako Konpartsaren inguruko bilera irekia izango da, leku berean. Konpartsako batzordean lan egin nahi duen oro gonbidatu dute bertaratzera.
