Bertako esnea herritarrengandik hurbilago

Zarauzko Hitza 2012ko apirilaren 18a

«Inguruko belardietan elikatutako behien esnea, etxekoa, osoa eta osasuntsua» salduko dute larunbatetik aurrera Zarautzen. Inolako bitartekaririk gabeko salmenta, eta herritarren eta esne ekoizleen zuzeneko harremana bermatze aldera, Eroski saltoki ...

«Inguruko belardietan elikatutako behien esnea, etxekoa, osoa eta osasuntsua» salduko dute larunbatetik aurrera Zarautzen. Inolako bitartekaririk gabeko salmenta, eta herritarren eta esne ekoizleen zuzeneko harremana bermatze aldera, Eroski saltoki handiaren atzealdean, Araba eta Hegoalde kaleen artean, Etxetxo baserrikoek esne makina jarriko dute bihar, eta larunbateko 10:00etatik aurrera egongo da erabilgarri.Bertan, herritarrek nahi adina esne erosi ahalko dute, makinan sartutako diru kopuruaren arabera. Euro bat ordainduz gero, litro bat esne jasoko dute, esaterako. Gailuan eskuratuko dituzte baita ere produktua jasotzeko ontziak, kristalezkoak zein plastikozkoak, biak ala biak berrerabilgarriak.
10:00etatik 12:00etara bertan izango dira Etxetxo-koak, makina nola erabiltzen den erakusteko. Lehenbiziko bi orduetan, gainera, botilak doan emango dizkiete gerturatzen direnei.
Horrez gain, bihar eta astelehenean herriko ikastetxeetan esne botilak, eskuorriak eta itsaskorrak banatuko dituzte, ikasleek gurasoei informazioa eraman diezaien. «Horrelako urratsak ematea apustu garrantzitsua da. Bezeroei, harreman zuzenen bitartez, bertako produktuak eskainiko zaizkie hala eta esnearen prozesua eta benetako zaporea ezagutuko dituzte, bide batez», nabarmendu du ingurumen zinegotzi Alizia Osak. Hori dela eta, herritarrak aipatu «konfiantzazko produktu osasungarria» probatzera animatu ditu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide