Salbatore Mitxelena XXX. Literatur Lehiaketako sari banaketa izango da ostiralean Antoniano aretoan, 19:00etan. Herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du sariketa Zarauzko Udalak urtero. Saritutako lan guztiak liburu batean argitaratuko dituzte.