Berria egunkariaren Berrialaguna kanpaina dela-eta afaria izango da Aian larunbatean, apirilaren 21ean. larunbatean. Alkar elkartean izango da hitzordua 21:00etan eta aurrez txikiteoa egingo dute trikitilariek lagunduta. Afariaren bueltan kanpaina zertan den azaltzeko aukera izango da, baina batez ere euskaltzaleok bildu eta ondo pasatzeko aitzakia izatea nahi dute antolatzaileek. Horretarako, besteak beste, afalondoan herriko bertsolariak arituko dira.
Afaria 18 eurotan jarri dute eta irabazirik izango balitz Berrialaguna kanpainarako ziztada emateko erabiliko dute. Izena emateko Joanene tabernara jo behar da edo Aldori telefonoz deitu –671 140 000–. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte afarian parte hartzera eta Berria lagunak izatera.