Eskualdeko Gizarte Zerbitzuek eta Agifesek buruko gaixotasuna duten pertsonen senideei zuzendutako ikastaroa antolatu dute. Bihar (asteartea) egingo dute bigarren saioa, kiroldegiko aretoan 18:15etik aurrera. Bigarren saio horretan, osasun mentala eta egitura soziosanitarioak izango dituzte hizpide. Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak gidatuko du ikastaroa.