Gipuzkoan ere omenduko dute Escudero

Zarauzko Hitza 2012ko apirilaren 16a

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Musikeneko irakaslea eta Francisco Escuderoren inguruko tesiaren egile Itziar Larrinaga,  Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria eta musikagilearen seme Francisco María Escudero, Kultura zuzendari Garazi Lopez de Etxezarreta, Gari Berasaluze Zarauzko Kultura zinegotzia eta Jon Bagüés Eresbileko zuzendaria, gaur goizean  egitarauaren aurkezpenean, Donostian.  Francisco Escudero maisu handiaren alderdi kulturala, eta, batez ere, alde humanoa ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala antolatu du herriko hainbat eragilek, haren jaiotzaren mendeurrena ospatze aldera. Horrez gain, Gipuzkoan ere omenduko dute konpositorea. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zarauzko Udalak eta Eresbilek, beste dozena bat erakunderen parte hartzearekin (Donostiako Musika eta Dantza Eskola, Musikene, Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionala, Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Eusko Ikaskuntza, besteak beste), egitarau zabala antolatu dute. Orotara, 50 jardueratik gora izango dira apiriletik abendura arte Gipuzkoako hainbat herritan, kontzertuak, jardunaldiak, proiekzioak eta erakusketak, esaterako. Argitalpenak Horrekin batera, Escuderoren obra eta ekarpenak euskarri ezberdinetan ezagutaraziko dituzte. Hala, Aldundiak haren bizitza eta obrari buruzko monografia bat plazaratuko du, baita dibulgaziozko eskuorriak ere. Eresbilek, berriz, Escuderori zuzendutako webgunea eta bere obren katalogoa argitaratuko ditu. Musikenek Fantasia Geosinfonia grabatuko du eta Zarauzko Udalak Sinfonia Mitica delakoa. Euskonews (Eusko Ikaskuntza) eta Musikenews (Musikene) aldizkari digitalek ere parte hartuko dute mendeurrenean musikagilearen inguruan informazio zabala eskainiz. [...]

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Musikeneko irakaslea eta Francisco Escuderoren inguruko tesiaren egile Itziar Larrinaga,  Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria eta musikagilearen seme Francisco María Escudero, Kultura zuzendari Garazi Lopez de Etxezarreta, Gari Berasaluze Zarauzko Kultura zinegotzia eta Jon Bagüés Eresbileko zuzendaria, gaur goizean  egitarauaren aurkezpenean, Donostian. 

Francisco Escudero maisu handiaren alderdi kulturala, eta, batez ere, alde humanoa ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala antolatu du herriko hainbat eragilek, haren jaiotzaren mendeurrena ospatze aldera. Horrez gain, Gipuzkoan ere omenduko dute konpositorea. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zarauzko Udalak eta Eresbilek, beste dozena bat erakunderen parte hartzearekin (Donostiako Musika eta Dantza Eskola, Musikene, Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionala, Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Eusko Ikaskuntza, besteak beste), egitarau zabala antolatu dute. Orotara, 50 jardueratik gora izango dira apiriletik abendura arte Gipuzkoako hainbat herritan, kontzertuak, jardunaldiak, proiekzioak eta erakusketak, esaterako.

Argitalpenak

Horrekin batera, Escuderoren obra eta ekarpenak euskarri ezberdinetan ezagutaraziko dituzte. Hala, Aldundiak haren bizitza eta obrari buruzko monografia bat plazaratuko du, baita dibulgaziozko eskuorriak ere. Eresbilek, berriz, Escuderori zuzendutako webgunea eta bere obren katalogoa argitaratuko ditu. Musikenek Fantasia Geosinfonia grabatuko du eta Zarauzko Udalak Sinfonia Mitica delakoa. Euskonews (Eusko Ikaskuntza) eta Musikenews (Musikene) aldizkari digitalek ere parte hartuko dute mendeurrenean musikagilearen inguruan informazio zabala eskainiz. Donostiako Musika eta Dantza Eskolak Escuderoren obra argitaragabeak plazaratuko ditu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailak Sinfonia Mítica-ren inguruko unitate didaktikoa argitaratuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide