Ikuspegi bat baino gehiago XIX. Argazkien Bileran

Aritz Mutiozabal 2012ko apirilaren 16a

Aste Santuarekin batera, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak Argazkien Bilera antolatu ohi du, Zarautz argazkigintzaren hiriburu bihurtuz. Kultur egitasmoa, ordea, ez da opor egunetara mugatzen. Bi hilabete luzez, herriko lau erakusketa aretotan bost erakusketa ikusteko aukera eskaintzen du. Eta, aurten ere, beste horrenbeste egin du. Hemeretzigarrenez antolatu duten bilerak, urtero bezalaxe, argazkilaritza ulertzeko hamaika modu dagoela aurkeztu du; hau da, hainbat ar­tistaren sormen lana ezagutzeko abagunea. Bost erakusketa Photomuseumek bi erakusketa izango ditu bileran. Apirilaren bukaera arte, Sergio Saez bilbotarraren Kandela baten argia itzalita dagoenean bilduma ikus daiteke. Gaizki fokatutako irudi lausoak jaso ditu bertan; nolabait esateko, argazki bihurtutako aku­arelak dirudite.  Gardentasuna falta zaien natura hilak, hain zuzen ere. Objektuak ikusten dira irudiotan, edo, hobe esanda, antzeman daitezke. Argazkilaria lausodurarekin jokatzen du, ikusleak zeharrargiaren bestaldean zer dagoen igarri dezan. Photomuseumeko bigarren erakusketa Paisaia eta arkitektura gaia jorratuko du, eta datorren maiatzean zehar ja­rriko dute erakusgai. Sanz Enea kultur etxeak Jose Regueira madrildarraren panoramikak jaso ditu. Zinema formatu erabiliz, XX. mendearen hasierako Espainia nolakoa zen ikus daiteke. Etxera itzulita, Santiago Yaniz bilbotarrak helikopteroz harturiko Euskal Herriko argazkiak zintzilikatu dituzte Zazpi galerian. Nazioarteko ikuspegia emate aldera, bestalde, Adrian Tyler argazkilari ingelesaren Externalities erakusketa antolatu dute Torre Luzean. Proiektu honek korporazioek eta gobernuek [...]

Aste Santuarekin batera, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak Argazkien Bilera antolatu ohi du, Zarautz argazkigintzaren hiriburu bihurtuz. Kultur egitasmoa, ordea, ez da opor egunetara mugatzen. Bi hilabete luzez, herriko lau erakusketa aretotan bost erakusketa ikusteko aukera eskaintzen du. Eta, aurten ere, beste horrenbeste egin du. Hemeretzigarrenez antolatu duten bilerak, urtero bezalaxe, argazkilaritza ulertzeko hamaika modu dagoela aurkeztu du; hau da, hainbat ar­tistaren sormen lana ezagutzeko abagunea.


Bost erakusketa
Photomuseumek bi erakusketa izango ditu bileran. Apirilaren bukaera arte, Sergio Saez bilbotarraren Kandela baten argia itzalita dagoenean bilduma ikus daiteke. Gaizki fokatutako irudi lausoak jaso ditu bertan; nolabait esateko, argazki bihurtutako aku­arelak dirudite.  Gardentasuna falta zaien natura hilak, hain zuzen ere. Objektuak ikusten dira irudiotan, edo, hobe esanda, antzeman daitezke. Argazkilaria lausodurarekin jokatzen du, ikusleak zeharrargiaren bestaldean zer dagoen igarri dezan. Photomuseumeko bigarren erakusketa Paisaia eta arkitektura gaia jorratuko du, eta datorren maiatzean zehar ja­rriko dute erakusgai.
Sanz Enea kultur etxeak Jose Regueira madrildarraren panoramikak jaso ditu. Zinema formatu erabiliz, XX. mendearen hasierako Espainia nolakoa zen ikus daiteke. Etxera itzulita, Santiago Yaniz bilbotarrak helikopteroz harturiko Euskal Herriko argazkiak zintzilikatu dituzte Zazpi galerian. Nazioarteko ikuspegia emate aldera, bestalde, Adrian Tyler argazkilari ingelesaren Externalities erakusketa antolatu dute Torre Luzean. Proiektu honek korporazioek eta gobernuek natura zaintzeko duten modu berekoia aurkezten du.
XIX. Argazkien Bilera
- Kandela baten argia itzalita dagoenean, Sergio Saez. Photomuseumen, apirilaren 29a bitartean; asteartetik igandera, 10:00­etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Paisaia eta arkitektura. Photomuseumen, maiatzaren 1etik 27ra; asteartetik igandera, 10:00­etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Panoramikak, Jose Regueira. Sanz Enean, maiatzaren 27a bitartean; egunero, 18:00etatik 20:00etara.
- Euskal Herria goitik behera, Santiago Yaniz. Zazpi galerian, maiatzaren 13a bitartean; astegunetan, 18:00etatik 20:00­eta­ra, eta jai egunetan, 12:00­etatik 14:00etara ere bai.
- Externalities, Adrian Tyler. Torre Luzean, maiatzaren 27a bitartean; egunero, 18:00etatik 20:00­eta­ra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide