Urtero bezala artisau azoka prestatzen ari da Udala. Maiatzaren 13an izango da aurtengo hitzordua herriko hainbat kaletan. Azokan parte hartzeko, herriko elkarteek edo artisauek izena emateko aukera dute jadanik. Horretarako, apirilaren 20ra arteko epea izango da eta Kultur Etxean jarritako zerrendan apuntatu beharra dago. Udaleko Kultura Sailetik herriko elkarteetako kideak eta artisauak festa honetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.