Atzo, apirilaren 2an, eman zuen jakitera Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak Amaia Azkueren hiltzailerentzako zigorra zein izango den.
Auzipeturik zegoen 18 urteko gazteari 10 urteko zigorra ezarri diote –jarri zitekeen gehienezkoa– eta behin hori betetakoan 5 urteko zaintzapeko askatasuna izango du. Hamar urteak adingabeentzako zentro batean eman beharko ditu eta ondorengo bost urteetan ezin izango du Getaria, Orio eta Zarautzera hurbildu. Horrez gain, bi urtez ezingo du Azkueren familiakoekin komunikatu, ezta haiek dauden tokitik 500 metro baino gertuago egon ere. Gainera, 922.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Azkueren familiari eta zigortuaren gurasoei erantzukizun zibil solidarioa ezarri die epaileak.
Epaileak hilketa, larderiaz egindako lapurreta, ibilgailuaren lapurreta eta bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatu dizkio akusatuari eta horren gainean ezarri diote zigorra.
Kontzentrazioa
Azken kontzentrazioa egingo dute bihar, apirilaren 4an, iluntzeko 20:00etan 1971n jaiotako oriotarrek deituta. Elkarretaratzean udaletxean dagoen Amaia gogoan pankarta kenduko dute.