Harribil dantza taldea argi-ilun izeneko ikuskizunerako azken prestaketatan dabil azken egunotan. Emanaldiaren estreinaldia apirilaren 21ean, larunbatarekin, gaueko 22:00etan, Karela kiroldegian.
Hori dela eta, sarrerak salgai jarri dituzte dagoenerako kiroldegian bertan, Kultur Etxean, Gabon tabernan eta Kutixi kafetegian. Sarrerak 4 euro kostatzen dira eta emanaldia Orioko Udalaren laguntzarekin antolatu du Harribilek.
Hirugarren ikuskizuna izango du hau Harribilek, 2004an Mugak eta 2008an Urratsen oihartzuna ikuskizunen atzetik.