Martxoaren 30an, aurreko ostiralean, etxebizitza babestuen zozketa publikoa egin zen Orioko udaletxean. Bertan Kale Nagusiko eta Abaromendiko 29 etxebizitza zozketatu ziren.
Aretoa jendez gainezka zela egin zen zozketa eta zoriak erabakitako etxebizitzen banaketa egin zen. Esleipenen zerrenda hemen deskargatu daiteke.
Orain bi etxebizitza egokitu zaizkienek bat aukeratu beharko dute eta zerrendan hurrengoek erabaki beharko dute uko egindako etxea nahi duten ala ez.