Juan Mari Igarataundi ere etxean da

Zestoako Hitza 2012ko martxoaren 31

Igarataundi, Gaztañaga eta Perez Diaz Txuri etxean dira atzotik, 24 urte baino gehiago kartzelan egin eta gero. Juan Mari Igarataundi atzo bazkalondoan utzi zuten libre Leongo Manzilla espetxetik. Zestoara atzo arratsaldeko zazpirak inguruan iritsi ze...

Igarataundi, Gaztañaga eta Perez Diaz Txuri etxean dira atzotik, 24 urte baino gehiago kartzelan egin eta gero. Juan Mari Igarataundi atzo bazkalondoan utzi zuten libre Leongo Manzilla espetxetik. Zestoara atzo arratsaldeko zazpirak inguruan iritsi zen, eta herritarren ongi etorria jaso zuen, “ongietorri gazi-gozoa”. Berria.info-n jaso daiteke horren berri.
Duela hiru urte, 2009ko apirilaren 9an, kondena osoa bete zuen Igarataundik, baina 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horrekin, 2017ko ekainaren 6ra arte luzatu zion zigorra. Herenegun, bertan behera uztea erabaki zuen Konstituzionalak.
Auzitegi Konstituzionalak kartzelaldia ez luzatzea erabaki du Igarataundi, Txuri eta Gaztañaga presoen kasuan, baina horrelakorik ez du onartu beste 25 presorentzako. Gernikako Akordioak larritzat jo du Konstituzionalak Parot doktrina babestea, eta apirilaren 14rako Bilbon manifestaziora deitu du, “mendeku eta salbuespen neurriaren aurka”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide