Aurten ere, Garagardo Azokan ez da “ezer faltako”

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 30a

Urtero legez, Zarauzko Kirol Elkarteko Rugby taldeak Garagardo Azoka antolatu du Aste Santurako. Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatearen arabera, apirilaren 4tik 9ra Munoako karpan ez da “ezer faltako”: “Festa itzela izango da, aberatsa”. Errugbi taldeko Ibon Zinkunegik jakinarazi du iazko egitarauaren antzekoa izango dela aurtengoa: “Aldaketa bakarra izango da: gauero talde ezberdinek joko dute”. Hala, besteak beste, Trikihots, Unsain, Fandago, Eskandalue eta Pariak bi taldeak izango dira karpako taula gainean azoka girotzeko, 22:30etik aurrera. Arratsaldetan, azken bi urteetan bezala, abeslariak igoko dira oholtza gainera: Bluestock, Hutsa eta doblea, Unax Noga eta baita zenbait bertsolari ere. Larunbatean, berriz, bertso bazkaria egingo dute. Julio Soto eta Amets Arzalluz izango dira protagonista. Ohikoaz gain, menu berezia ere izango da egun horretan; paella prestatuko dute antolatzaileek. Hala ere, Zinkunegiren arabera, garagardoa izango da nagusi: “14 garagardo mota izango dira salgai, tartean alkoholik gabeko bat”. Horri laguntzeko, ohi bezala, txerri ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, choucroute-a eta patata purea eskainiko dute, besteak beste. Eguerditan, gainera, ume jolasak izango dira haurren txokoan, haien gurasoek “lasai” bazkal dezaten. Zinkunegik urtero bezala “jendetza” biltzea espero du: “Badirudi aurten ez duela eguraldi ona egingo, baina Munoako karpa ez da giroa faltako”. Omenaldia Oraindik zehazteke badute ere, ziurrenik Dani Estrada Realeko jokalaria [...]

Urtero legez, Zarauzko Kirol Elkarteko Rugby taldeak Garagardo Azoka antolatu du Aste Santurako. Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatearen arabera, apirilaren 4tik 9ra Munoako karpan ez da “ezer faltako”: “Festa itzela izango da, aberatsa”. Errugbi taldeko Ibon Zinkunegik jakinarazi du iazko egitarauaren antzekoa izango dela aurtengoa: “Aldaketa bakarra izango da: gauero talde ezberdinek joko dute”. Hala, besteak beste, Trikihots, Unsain, Fandago, Eskandalue eta Pariak bi taldeak izango dira karpako taula gainean azoka girotzeko, 22:30etik aurrera. Arratsaldetan, azken bi urteetan bezala, abeslariak igoko dira oholtza gainera: Bluestock, Hutsa eta doblea, Unax Noga eta baita zenbait bertsolari ere.

Larunbatean, berriz, bertso bazkaria egingo dute. Julio Soto eta Amets Arzalluz izango dira protagonista. Ohikoaz gain, menu berezia ere izango da egun horretan; paella prestatuko dute antolatzaileek. Hala ere, Zinkunegiren arabera, garagardoa izango da nagusi: “14 garagardo mota izango dira salgai, tartean alkoholik gabeko bat”. Horri laguntzeko, ohi bezala, txerri ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, choucroute-a eta patata purea eskainiko dute, besteak beste.

Eguerditan, gainera, ume jolasak izango dira haurren txokoan, haien gurasoek “lasai” bazkal dezaten. Zinkunegik urtero bezala “jendetza” biltzea espero du: “Badirudi aurten ez duela eguraldi ona egingo, baina Munoako karpa ez da giroa faltako”.

Omenaldia

Oraindik zehazteke badute ere, ziurrenik Dani Estrada Realeko jokalaria omenduko dute aurten. Bera arduratuko da lehenengo txotxa egiteaz eta azoka inauguratzeaz. Asteazkenean izango da hori, 21:00ak aldera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide