Igandean, apirilaren 1ean, Munstroa antzezlana izango da ikusgai, Lizardi Antzokian 18:00etan. Antzoki horretan eskainiko den azken saioa izango da. Horren harira, antzezlaneko protagonistak, Urki Muguruzak, honakoa dio:
“Munstroa Zarauzko Antzoki honetan egingo den azken emanaldia izango dela abisu ematen dizuet. Esku pribatukoa izaki, herriko antzoki bakarra den hau, eraikuntza enpresa bati saldu zaio, eta honek, hobekien egiten dakienari ekingo dio; hau da, diru-jarioa usaintzen duen oro bereganatu, apurtu eta etxebizitza tasatuak egin. Zarautzek, nahiz 22.000 biztanle izan eta kultur-jarduera aberatsa sortu, ez du inoiz antzoki publiko-txukun bat egiteko pulamenturik izan, eta horren ondorioz, antzokirik gabe geratuko gara.
Aukera polita izan liteke bertan izan ez zaretenok ia 100 urte dituen dinosauro hau ezagut dezazuen. Eta ezagutzen duzuenokin batera, bertan elkar gaitezen agur bero bat eskeintzeko.
Gu prest gaude!!”
http://munstroa.wordpress.com/
