Aurten 100 urte bete dira Antoniano Ikastetxea sortu zela. Ildo horretatik, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, mendeurrena ospatze aldera. Apirilaren 27an, esaterako, Antonianoko eta Oteitza Lizeo Politeknikoko zuzendari izandakoak omenduko dituzte, haien ibilbide profesionala aitortzeko.
Antoniano aretoan izango da ekitaldia, 18:30ean. Hona hemen egitaraua:
18:30ean Aurkezpena
18:35ean Gonbidatuen hitzak
18:45ean Zarauzko abesbatzaren emanaldia
18:55ean Zuzendari ohiei omenaldia
19:10aen Agurra
19:15ean Luntxa