Zarauzko Turismo Bulegoak ordutegi berria izango du datozen bi asteetan. Apirilaren 2tik 14ra, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik goizez, eta arratsaldez, berriz, 16:30etik 19:30era. Eta apirilaren 15ean, igandean, goizez baino ez da egongo zabalik, 10:00etatik 14:00etara.