Joxe Mari Perez Txuri preso zarauztarra etxerako bidean da. Hala jakinarazi berri dute Txuriren gertuko pertsonek. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzo iluntzean eman zuen hura askatzeko agindua, eta Burgosko kartzelara bertaratuak dira haren senide eta lagunak. Lau orduren bueltan Zarautzera iritsita izango da preso ohia.25 urte egin ditu preso, 2008an Parot doktrina ezarri ondoren.
Konstituzionalak 1997/2006 doktrinaren gaineko ebazpena eman berri du eta bertan berretsi egin du 2006an Espainiako Auzitegi Gorenak indarrean ezarritako araua, Parot delakoa. Hala ere, doktrinaren aurka jarritako 31 helegiteetatik hiru onartu ditu; tartean Txuri zarauztarrarena, eta Joan Mari Igarataundi zestoarrarena.