Haurrentzat:
Apirilak 2, astelehena. Haur Liburuen Eguna.
17:30ean, ipuin kontaketa izango da, Miriam Mendozaren eskutik.
Hans Christian Andersen idazlearen ipuinak gogoratuko dituzte.
5 urtetik gorako haurrentzat
Apirilak 21, larunbata. “Harriz-harri” txotxongilo saioak. Bi saio: 17:30ean eta 18:30ean
Edukiera mugatua: Gonbidapenak Haur liburutegian eskuragarri,
apirilaren 16tik aurrera
Gazte-helduentzat:
Apirilak 19, osteguna. 18:30ean, “Escenas de la vida de Annie Ernaux” liburuaren inguruko solasaldia.
Apirilak 23, astelehena. Liburuaren Eguna. 19:00etan, XXX. Lizardi Sari banaketa egingo dute. Aurten, Idoia Etxeberriaren
“Ez dago argi” irabazlea izan da.
Bestalde, egunaren zehar, Marea horia kanpainarekin bateginik, Sanz Enea liburutegiak informazioa banatuko du, 12 arrazoi liburutegi publikoak maitatzeko lemapean.
Apirilean zehar: Liburu bilketa.
Aurten ere, liburu bilketa egingo dute. Hori dela eta, Sanz Enea Liburutegiak, herritarrei liburuak eta DVDak emateko deia egin diete, gero hainbat erakundeen artean zabaltzeko asmoz.