Zero Zaborren inguruko erakusketa jarriko dute bihar Getariako berdura plazan

Getariako Hitza 2012ko martxoaren 30a

Zero Zaborren nondik norakoak azalduko ditu Getariako Zero Zabor taldeak bihar herriko berdura plazan, goiz eta arratsaldez. Informazio panelak eta ikus-entzunezkoak jarriko ditu, besteak beste, herritarrei murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea he...

Zero Zaborren nondik norakoak azalduko ditu Getariako Zero Zabor taldeak bihar herriko berdura plazan, goiz eta arratsaldez. Informazio panelak eta ikus-entzunezkoak jarriko ditu, besteak beste, herritarrei murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea helburu duen filosofiaren oinarriak azaltzeko. Hondakinak biltzeko alternatiben inguruko eztabaida sortzea ere badu helburu taldeak. “Urteak dira eredu zabor sortzailearekin kezkatuta, irtenbide bezala errausketa bezalako tratamendu kutsakorra eskeintzen zitzaigula ikusita, hondakinen kudeaketaren inguruko parte hartze prozesu eta eztabaida sakona eskatzen genuela”, azaldu du taldeak. “Horrelako arazo larri baten aurrean herritarrak arazoaren eta konponbideen jakitun izan behar du. Herritarra informatu egin behar da, datuak eman, eta haren ekarpenak jaso.Urteetan eztabaida bulegoetan eman da, ateak itxita. Orain, eztabaida kalera ateratzea lortzen ari gara , herritarrengana”.

Hori hala, Gaur egungo hondakinen arazoa guztiok sortzen dugu eta konponbidea guztion esku dago da aukeratu duten leloa.

Erakusketa 12:00etatik 14:30era, eta 17:00etatik 19:30era egongo da ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide