Zarauzko monumentuen argiak itzaliko ditu udalak bihar, klima aldaketaren aurka

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 30a

Zarauzko Udalak bat egingo du klima aldaketaren kontra Adena WWF erakundeak antolatu duen mobilizazio kanpaina orokor handienarekin, Planetaren ordua-rekin. Hala, herriko monumentu esanguratsuenetako argiak itzaliko dituzte bihar, larunbatean, 20:30eti...

Zarauzko Udalak bat egingo du klima aldaketaren kontra Adena WWF erakundeak antolatu duen mobilizazio kanpaina orokor handienarekin, Planetaren ordua-rekin. Hala, herriko monumentu esanguratsuenetako argiak itzaliko dituzte bihar, larunbatean, 20:30etik 21:30era. “Ekimen honekin erakutsi nahi da elkarren artean lortuko dugula soilik berotze globalari aurre egitea”, adierazi du Jabier Etxaburuk,Herritarren Partaidetza eta Agenda 21 Saileko zinegotziak.

Santa Maria la Real parrokiko argiak, San Frantzisko elizakoak, udaletxekoak, eta Foruen enparantza, Musika plaza, itsas pasealekua, eta Getariarako bideko argiak itzaliko dituzte ordubetez.

Planetaren ordua ekimenak, oraingo honetan, herritarren partaidetza sustatu nahi du, baina baita udalena, enpresena, eskolena, unibertsitateena, komunikabideena eta mundu mailan ekimen honekin bat egin nahi dutenena.
Adena WWF erakundearen Planetaren ordua Sidneyen (Australia) hasi zen 2007an. Orduan, 2,2 milioi pertsona parte hartu zuten klima aldaketaren kontrako aldarrikatze ekimen honetan. Aurten jada 135 herrialdetako 5.000 hiri baino gehiagok parte hartuko dutela hitza eman dute, eta besteak beste, Branderburgoko Ateko (Berlin, Alemania), Victoria urjauziko (Zimbabwe) eta Royal Albert Halleko (Londres, Erresuma Batua) argiak itzaliko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide