Aian eta Orion jarraipen zabala izan zuen grebak martxoaren 29an. Aurrez hala erabakita, bi udaletxeetako langileek ere greba egin zuten, eta Orion udaltzaingoak bakarrik egin zuen lana Udaleko langileen artean.
Orion ikastetxeak, dendak, tabernak, kiroldegia… itxita egon ziren, nahiz eta irekita egon zen komertzioren bat edo beste. Goizeko 08:00etan izan zen pikete informatiboa. Arrantzaleek ere greba egin zuten atzo.
Aian ere antzerako egoera bizi izan zen, dendaren bat kenduta guztia itxita egon zen.
Greba normaltasun osoz egin zen eta ez zen inolako liskarrik izan Aian eta Orion.