Lasaia izan zen martxoaren 28ko udalbatzarra

Karkara.eus 2012ko martxoaren 30a

Aztertutako 14 puntuetatik bik EAJren ezezkoa jaso zuten eta bat mahai gainean geratu zen EAJk hala eskatuta

Gai zerrenda luzea zen martxoaren 28an, iluntzeko 20:00etan, egin zen udalbatzarrekoa. Hamabost puntu zeuden mahai gainean eta 45 minututan b...

Aztertutako 14 puntuetatik bik EAJren ezezkoa jaso zuten eta bat mahai gainean geratu zen EAJk hala eskatuta

Gai zerrenda luzea zen martxoaren 28an, iluntzeko 20:00etan, egin zen udalbatzarrekoa. Hamabost puntu zeuden mahai gainean eta 45 minututan bukatu zuten plenoa.

Hiru puntu izan ezik, gainontzeko guztiak gehiengo absolutuz aurrera atera ziren. Kultur Etxeko atezainaren lanaldia aldatzea mahai gainean utzi zuten, EAJk hala eskatuta. Horrez gain, EAJk Orioko Arraun Elkartearen udal instalazioak Arraunketa eta Piraguismoko teknifikazio-zentro bat instalatzeko handitu eta berritzeko obrak exekutatzeko kontratua aldatzeko espedienteari ezezkoa eman zion; kontrako botoa jaso zuen baita ere Orioko Kasko Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren 3. Hirigintza Jarduketa garatzeko hitzarmen urbanistikoaren eranskinak.

Miriam Uranga falta zenez, Beñat Solaberrieta alkateak kalitateko botoa erabili zuen bi puntu hauek aurrera ateratzeko. 

Bateragune auziaren gaineko Bilduk aurkeztutako mozioa, Nafarroa Bizirik Orion taldeak aurkeztutako adierazpena eta Orainek Aberri Egunaren gainean egindako eskariak ahobatez onartu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide