Zarauzko Udalak babesa agertu dio Gurekin Jaiko auzipetutako kideari

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko martxoaren 30a

Zarauzko Udalak babesa agertu dio Gurekin Jaiko kide bati, apirilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dutelako. Horrez gain, epaiketa bertan behera uzteko eskatuko dio auzitegiari, idatzi bidez. Iazko sanpelaioetan, txosnagunean preso eta iheslarienganako elkartasuna adierazteagatik «terrorismoa goratzea» egotzi diote aipatu zarauztarrari. Horren aurrean, Bilduk festa batzordearen idatzia bere egin, eta  horrek «indar polizialen eta Auzitegi Nazionaleko epaileen aldetik jasaten duen erasoa» salatu zuen herenegungo osoko bilkuran, mozio bidez. Hala, Gurekin Jaik «festak biziarazteko eta indartzeko egiten duen lana» aitortzeko eskatu zien gainontzeko alderdiei, eta kaltetuei «erabateko babesa» eskaintzeko. Gehiengoz onartu zuten mozioa, Bilduren aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin zen, eta PPk, Aralar-Ezker Anitzak eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten. PPko bozeramaile Rafa Olaizolak Bilduk ez duela «arduraz jokatu»  salatu zuen. «Ez zait ongi iruditzen Gurekin Jaik egindako akatsa plenora ekartzea». Olaizolaren arabera, festa batzordeko kideek baldintza batzuren pean lortu zuten txosnak jartzeko baimena; ez zituen bete, ordea.  «Hiltzaileen eta terroristen argazkiak jartzeagatik legeak erantzun egin du orain». Olaizolarekin bat egin zuen PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak: «Baldintzak ez betetzeagatik epaituko dute, eta bestelako kasuetan egiten dugun moduan, epaileak dioena onartu beharko dugu». EAJko eta Aralar-Ezker Anitzako bozeramaileek, Imanol Lasak eta Andoni Ibargurenek hurrenez hurren, mozioaren idazkera ez dela «egokia» adierazi zuten. «Giza eskubideen [...]

Gurekin Jaiko hainbat kide bertaratu zen Osoko Bilkurara, herenegun (Amaia Ventas)

Zarauzko Udalak babesa agertu dio Gurekin Jaiko kide bati, apirilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dutelako. Horrez gain, epaiketa bertan behera uzteko eskatuko dio auzitegiari, idatzi bidez. Iazko sanpelaioetan, txosnagunean preso eta iheslarienganako elkartasuna adierazteagatik «terrorismoa goratzea» egotzi diote aipatu zarauztarrari. Horren aurrean, Bilduk festa batzordearen idatzia bere egin, eta  horrek «indar polizialen eta Auzitegi Nazionaleko epaileen aldetik jasaten duen erasoa» salatu zuen herenegungo osoko bilkuran, mozio bidez. Hala, Gurekin Jaik «festak biziarazteko eta indartzeko egiten duen lana» aitortzeko eskatu zien gainontzeko alderdiei, eta kaltetuei «erabateko babesa» eskaintzeko. Gehiengoz onartu zuten mozioa, Bilduren aldeko botoekin. EAJ eta Aralar-Ezker Anitzak abstenitu egin ziren, eta PPk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten. PPko bozeramaile Rafa Olaizolak Bilduk ez duela «arduraz jokatu»  salatu zuen. «Ez zait ongi iruditzen Gurekin Jaik egindako akatsa plenora ekartzea». Olaizolaren arabera, festa batzordeko kideek baldintza batzuren pean lortu zuten txosnak jartzeko baimena; ez zituen bete, ordea.  «Hiltzaileen eta terroristen argazkiak jartzeagatik legeak erantzun egin du orain». Olaizolarekin bat egin zuen PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak: «Baldintzak ez betetzeagatik epaituko dute, eta bestelako kasuetan egiten dugun moduan, epaileak dioena onartu beharko dugu». EAJko eta Aralar-Ezker Anitzako bozeramaileek, Imanol Lasak eta Andoni Ibargurenek hurrenez hurren, mozioaren idazkera ez dela «egokia» adierazi zuten. «Giza eskubideen urraketa ororen aurka gaude, gehiegikerien kontra. Hala ere, guk beste idatzi mota bat bidaliko genuke Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta bestelako ekimenak antolatu», esan zuen Lasak. «Oso larria da Auzitegi Nazionalak hartu duen bidea. Aspaldiko errezeta darabil: errepresioa. Hala ere, ez zaigu Auzitegi Nazionalera bidaltzeko moduko mozioa iruditzen, idazkera aldetik», nabarmendu zuen Ibargurenek. Hondakinen auzia Bestalde, Aralar-Ezker Anitzak,  hondakinen gaikako bilketa hobetzearen alde, udalbatzak herritarren hitza eta erabakia errespeta dezan eskatuz mozioa aurkeztu zuen. Ildo horretatik, herritarrek iritzia eman artean zaborra biltzeko eredua ez aldatzeko, eta 2014.urterako hondakinen %60 birzikla daitezen, udalak lehenbailehen parte hartze prozesua abia dezan eskatu zuen. Horretarako, bi lantalde osatu, ekarpenak egin eta galdeketarako ereduak proposatuko lizkioke udalari. Jarraian, erakundeak berak herri kontsulta antolatuko luke aurten, herritarrei iritzia emateko aukera eskainiz. Horrekin batera, errefusari zein tratamendu eman erabakitzeko, Hondakinen Partzuergoari ere parte hartze prozesua abia dezan eskatzea proposatu zion udalbatzari. Mozioak ez zuen babesik jaso, ordea, eta bertan behera geratu zen. PPk, PSE-EEk eta EAJk ere hondakinen inguruko mozioa aurkeztu zuten martxoko plenoan. Aurreko osoko bilkuran egin zuten moduan; herri kontsulta abiatzeko eskatu zion udalbatzari, herritarrek atez ateko bilketa sistema ezarri nahi duten ala ez galdetuz. Mozio hori ere ez zuen onartu udalbatzak. Hondakinen kudeaketak Zarauzko alderdi politikoen artean sortutako eztabaidaren aurrean, «adostasunetik abiatuz elkarlanean jarduteko» dei egin die Juan Luis Illarramendi alkateak. «Alderdi guztiak ados gaude zero zabor politiketara bidean lan egin behar dugula diogunean. Abiatu gaitezen adostasun horretatik». Horrez gain, «aldaketa» herritarrek egingo dutela adierazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide