Bandaren kontzertuak emango die hasiera Asteburu Musikalei

Nerea Uranga 2012ko martxoaren 30a

Igandean izango da Asteburu Musikalak programaren lehen ekitaldia, Sanagustinen. 12:30ean hasita, Azpeitiko Musika Bandak kontzertua emango du. Besteak beste, honako doinuak joko dituzte bandako musikariek: The king pin (George Rosenkrans) martxa, La virgen de la Macarena, Polka und Finale, Four Typical Pictures, La vita e bella filmeko doinuak, Just you’n me eta Big Band soinu dantzagarriak. Asteburu Musikalak ekainera arte luzatuko dira. Musikarekin lotutako emanaldietan Juan Antxieta Musika Eskolak, Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Metal Boskoteak, Kitarra taldeak eta Zubi Zaharreko taldeek hartuko dute parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide