Greba ia erabateko jarraipena ari da izaten Urola Kostan

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 29a

Greba erabateko jarraipena ari da izaten Urola Kosta eskualdean. Hala da sindikatuen arabera, baina begi bistakoa ere bada. Enpresa nagusiak itxita daude, baita saltoki handi eta txikiak ere, eta ostalaritza sektoreak ere bat egin du lan erreformaren kontrako lanuztearekin, oro har. Zarautzen badira salbuespenak, esaterako, azken horiei dagokienean. Itsas pasealekuko hainbat kafetegi ireki dituzte 11:00ak aldera, eta mahaiak eta aulkiak jarri dituzte terrazetan. Manifestazio jendetsuak ere egin dituzte goizean-goiz Azpeitian, Getarian, Orion eta Zarautzen. Azken urteetan grebekin lotuta egindako protesta jendetsuenak. 40 bat lagun elkartu dira Getarian, ehun bat Azpeitian, eta ehunka Zarautzen. Erreformarik ez, Borroka da bide bakarra, edo Hemen bizi, hemen erabaki leloak oihukatu dituzte, besteren artean. LAB sindikatuak goizean emandako behin-behineko datuen arabera, eta UROLA KOSTAKO HITZAko kazetariak bertatik bertara ikusitakoaren arabera, eskualdeko ondoko enpresa nagusiek egin dute bat grebarekin: Sidenor Azkoitiak, Juaristik eta Sammicek (Azkoitia), Glual, Biele, Tecnalia Azpeiti eta Grumalek (Azpeitia), Corrugados Azpeitiak eta Corrugados Lasaok, T.S. Fundicionesek (bi lantokiak, Zestoako Arroa auzokoa eta Zestoakoa), Forjas de Iraetak (Zestoa), Guascorrek, Ayra Durexek, GKN Drivelinek  eta Beduako enpresek (Zumaia), Indauxek (biak, Getariakoa eta Aiakoa). Horiez gain, greban daude baita ere Sarralle Equipos Siderurgicos, Korta, Zerbitzu Elkartea, Bombas Azkue, Astigarraga Kit Line, Mendiaraiz, Mecanizados Osatu, Burni, Ordelan, Otzarreta, Electro TAZ, Kimu Bat, Goialde, Arregi Buzones y Sistemasm eta Ameztoi enpresetako langileak. Domusa eta Eroski kooperatibakoak ere lanuztea egin dute. 1. irudia: Manifestazioa Azpeitian. 2. irudia: Protesta Zarautzen, udaletxe parean. 3. irudia: Manifestazio jendetsua Zestoako kaleetan barrena. 4. irudia: Getariar batzuk protestan, pankarta eskuan. 5. irudia: Piketeak Azkoitian, goizean goiz. 6. irudia: Piketeak Zarautz. Kotxe karabana. 7. irudia: amantalak zintzilik Azpeitiko Erdi Kalean. 8. irudia: Azkoitiko Eroski saltoki handia itxita, eta aparkalekua hutsik. 9. irudia: Azkoitiko Dia saltoki handia itxita. 10. irudia: Itsasontziak Getariako portuan lotuta. 11. irudia: Dendak itxita Getarian. 12. irudia: Grebari erreferentzia eginez, margoa Zarauzko tren geltokian. 13. irudia: Zarauzko azoka plazako postuak hutsak, eta saltokiak itxita. 14. irudia: Dendak itxita Zarautzen. 15. irudia: Manifestazioa Aizarnazabalen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide