Donostia 2016 ekimenaren programazioa aurkeztuko dute bihar Getarian, Cristobal Balenciaga Museoan, 11:30ean. 2016 Bulegoko koordinatzaile-kudeatzaile Eva Salaberria, Donostia 2016ko zuzendari Igor Otxoa eta Balenciaga Fundazioko ordezkaritzak hartuko dute parte aurkezpenean. Baita beste hainbat eragiletako bozeramaileek ere, Olatu Talka ideia sustatu dutenak; tartean, Maria Escovedo dantzaria (Dance & Smile), Roberto Ruiz sukaldaria, Amets Rodriguez (Bilboko Musika Etxea), Asier Santos (Bermeoko Musika Etxea), Unai Gorrotxategi, Beñat Irasuegi eta Gorka Julio (Bacalhau), Amaia Zinkunegi (Kattalin bere bidearen bila), Xabier Agote (Albaola), Idoia Rodriguez (Herri Urrats), Julian Rodriguez (Gainditzen-Tolosaldeko pertsona gorren elkartea) eta Elixabet Aicaguer (Euskal Herria Zuzenean).
Donostia Europako Kultur Hiriburua izango da 2016an. Hala erabaki zuen epai-mahaiak iazko otsailaren 28an, polemika tartean. Europako Batasunaren ekimena da.