Ehunka lagun ari dira protesta egiten Zarautzen, lan erreformaren aurka

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 29a

Ehunka lagun bildu dira Zarautzen lan erreformaren aurka protesta egiteko, eta herriko kaleetan barrena dabiltza oraindik. Tartean, 20 bat udal langile, Zarauzko Udaleko langileak ere lan erreformaren aurka dioen pankartari helduta.

Hainbat lelo oihuka...

Hainbat lelo oihukatuz ari dira Zarautz zeharkatzen; besteak beste, Borroka da bide bakarra, edo Hemen bizi, hemen erabaki. Grebari lotutako azken urteetako manifestazio jendetsuena da.
Bitartean, itsas pasealuko taberna batzuk terrazan mahaiak eta aulkiak jartzen ari dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide