Getaria geldirik dago. Espainiako Gobernuak indarrean jarri duen lan erreforma salatzeko greba orokorra egin dute herritarrek. Lantegi, banketxe, saltoki eta ostalaritzako zerbitzu guztiak itxita daude; arrantzaleak ere lehorrean geratu dira, itsasontzi andana baitago portuan lotuta. LAB sindikatuak deituta, 09:30an elkarretaratzea egin dute 40 lagunek, herriko plazan, N-634 errepideari begira. Ordu laurden geroagao, Kale Nagusitik abiatuta herriari bira eman diote, langileen eskubideen aldeko aldarriak eginez.